Aiaraldea Ekintzen Faktoriak 2025ean izandako jarduera baloratu du eta datu interesgarriak azaleratu ditu azterketak. Berez, 102 hitzordu publiko prestatu zituen eta 2.230 herritar erakarri.
Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko lan-ildoek antolatu dituzte jarduerak, honako banaketa honekin:
- 37 hezkuntza ildoa (%36)
- 26 kultura faktoriarena (%25)
- 23 Faktoria bera (%23)
- 10 feminismoa (%10)
- 4 komunikabidea (%4)
- 2 kudeaketa (%2)

Publikoa, berez, anitza izan da. Gehienak helduak izan dira (%40), baina umeek ere protagonismo handia izan dute (%22). Hori bai, lagunduta bertaratu direnez eta eurekin etorri diren helduak %19 izan direnez, esan daiteke adinez gutxiko horiek Faktoriako publikoaren %43 sortu dutela.
Gazteak (18 eta 30 urte artekoak) parte-hartzaileen %18 izan dira eta nerabeak, aldiz, soilik %4.
Emakumezkoak protagonista
Ekitaldien protagonismoari dagokionez, emakumeek izan dute gehiengoa 268 jardueretan:
- 158 emakume (%59)
- 104 gizonezko (%39)
- 6 pertsona ez bitar (%2)
Ekitaldi motaren esparruan, aniztasuna ere agerikoa da:
- Haur jarduerak %25,5
- Tailerrak %17,6
- Solasaldiak %13,7
- Emanaldiak %13,7
- Topaketak %7,8
- Jaiak %5,9 eta kontzertuak %5,9 (kontzertuak jaiekin batuta %11)
- Parte hartze saioak %3,9
- Aurkezpenak %2,9
- Erakusketak %2
