Guardianen itxiera

400 lanpostu sortuko lituzke Guardian eta Glavistaren berrirekiera akordioak, Industria Sailburuaren hitzetan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko apirilaren 7a

Gaur eguerdian egin ditu adierazpenak Mikel Jauregi sailburuak, baina "zuhurtziaz" jokatzea eskatu du operazioa "behar bezala" ixteko. 

Guardian eta Glavistaren berrirekierarako balizko akordioari buruzko adierazpenak egin ditu Mikel Jauregik, hedabideetan agertutako "filtrazioen" aurrean. Industria sailburuak "zuhurtziaz" jokatzea eskatu du operazioa behar bezala ixteko, baina hainbat datu berri ere plazaratu ditu. 

Bere hitzetan, 400 lanpostu berri sortuko lituzke akordioak Aiaraldean, eta 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa eragingo luke. 

Honako hau izan da sailburuaren komunikatua, hitzez hitz: 

Aiaraldeako Guardian eta Glavista lantegietarako bi inbertsore industrialekin adostasuna lortzear gaude. Nahiz eta diskrezioa eskatu dugun, filtrazioak izan dira. Berriro ere, zuhurtziaz jokatzea eskatzen dugu operazio hau behar bezala ixteko.

Akordio honek 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa suposatuko luke eta 400 lanpostu sortuko lituzke Aiaraldean. Horrela, Aiaraldeko industria instalazio handienetako bati irteera eta etorkizuna emango genioke. Hilabeteak daramatzagu negoziazio oso konplexuetan, alderdi desberdin arteko akordioak lortzeko.

Eragiketa ixteko, zortzi aurreakordio sinatu behar dira, beraien artean baldintzatuta daudenak. Edo dena adosten da edo ez dago adoztazunik. Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari dagozkion aurreakordioak sinatuta daude. Alde guztiei erantzukizuna eskatzen diegu, beraien aurreakordioak ixteko. 

Aiaraldeak eta bere etorkizun industrialak merezi du eta. 

Vocento taldeak filtratu du balizko akordioaren albistea gaur goizean, eta Aiaraldea Komunikabideak informazioa berretsi ahal izan du. Informazio horren arabera, VSF eta Gaviota konpainiak daude operazioaren atzean, Javier Garcia Marquez enpresariarekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide