Zaballako espetxean gertatutako heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Gasteizen

Aitor Aspuru Saez 2026ko apirilaren 13a

Espetxean gertatutako beste heriotza baten ondorioz egindako elkarretaratzea. / Salhaketa

Salhaketa eta Katearen Loturak elkarteek deitu dute kontzentrazioa eta Arartekoaren esku-hartzea eskatu dute espetxeetan gertatzen ari diren heriotzei aurre egiteko.

Salhaketa eta Katearen Loturak elkarteek mobilizazioa egingo dute ostiralean 12:30ean Andra Mari Zuriaren plazan. Zaballan jazotako gazte laudioar baten heriotza salatzea izango da protestaren helburua. 

Adierazi dutenez, "Hego Euskal Herriko espetxe ezberdinetan gertakari bereziki larriak jazo dira, besteak beste, 3 preso hil dira (2 gazte Zaballako espetxean eta 80 urteko pertsona bat Iruñan)". Elkarteentzat, arazoaren muina preso gehienek maila ezberdineko patologia duala dutela da, hau da, buru osasun eta menpekotasun arazoak pairatzen dituztela.

Aiaraldea Komunikabideak galdetu dio Salhaketari eskualdeko gaztearen egoera hori ote zen. Elkarteak erantzun du ez duela daturik hori ziurtatzeko, baina arreta jarri nahi izan du egoera orokorrean. Izan ere, Salhaketak eta Katearen Loturakek aipatu dute presoen %70ak duela patologia duala.

“Espetxe sistema de facto funtzionatzen ari da existitzen ez diren edo nahikoak ez diren osasun eta gizarte bitartekoen ordezko baliabide gisa”, azpimarratu dute.

Arartekoari deia

Elkarteen iritziz, azken hilabeteetan gertatutako heriotzak ez dira isolatuak eta egiturazko arazoa azaleratzen dute. Hori dela eta, Arartekoak esku hartu dezan exijitu dute: "Gertaera horiek iker ditzaten, espetxean patologia duala duten pertsonen egoera ebalua dezaten eta drogarik gabeko ingurune batean arreta integrala eta jarraitua bermatuko duten premiazko neurriak susta ditzaten, gaur egun espetxea libre ez dagoen drogen ingurune horretan, hain zuzen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide