Larrazabal auzuneko herritarrek Ferosca I zentral eolikoaren kontrako errekurtsoa egin dute jadanik

Aitor Aspuru Saez 2026ko apirilaren 24a

Martxoan egindako bileraren irudia. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Mendiak Bizirik taldeak ere parte hartu du gora jotzeko errekurtsoaren prozesuan.

Laudioko Larrazabal auzuneko bizilagunek, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformaren parte hartzearekin, Industria Sailean gora jotzeko errekurtsoa erregistratu dute Ferosca I zentral eolikoaren kontra.

Gogoratu beharra dago proiektu horrek aldaketa nabariak izan dituela eta Aiaran aurreikusitako aerosorgailuak debekatu dituela Jaurlaritzak, baina Laudioko esparruan aurrera egiten jarraitzen du egitasmoak.

Hori dela medio, Larrazabalgo herritarrek errekurtso tekniko eta juridikoa prestatu dute, euren ustez proiektuak ez duelako legedia betetzen, lurzorua ez delako egokia eta bere kalifikazioa ez delako aldatu. "Herritar batek etxola bat eraikitzeko legea bete behar du. Enpresa betek ere bai", nabarmendu dute. 

"Herritar batek etxola bat eraikitzeko legea bete behar du. Enpresa betek ere bai"

Argudio nagusiak

Auzokideen zein plataformaren iritziz, proiektuak kalte handiak eragingo ditu eta Industria Saila legearen interpretazioa behartzen ari da. Alegia, aiaraldearrek azpimarratu dute Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpen Estrategikoak eta Lurralde Zati Planaren hasierako onarpenak ez dutela balio izaera pribatuko proiektu bat "interes publikokoa" bilakatzeko. "Soilik sustatzaile publikoek egin dezakete hori eta inoiz ez eremu babestuetan", nabarmendu dute.

Halaber, erantsi dute herritarren parte hartzea ez dela erraztu eta informazioaren kudeaketa ez dela gardena izan. 

Hori guztia aintzat hartuta, aldarrikatu dute errekurtsoa badela modu bat prozedura ondo egin dadin, legea errespetatuta.

Egindako salaketa ez da ezustekoa izan, martxoan bilera deitu baitzuten gaia jorratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide