Arratsaldeko seietan danbor-hotsek hartu dute Laudioko Herriko plaza. Laudio Ikastolako, Lamuza Eskolako, Latiorro Ikastetxeko eta La Milagrosa ikasle eta irakasleak batu dira bertan, urteroko erretretan, eta ikusle ugariren arreta bereganatu dute.
Igandean emango zaie jarraipena San Prudentzio ospatzeko ekintzei Laudion, barraskilo dastatzearekin.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres