Josu Urrutikoetxearen memoria pertsonal eta politikoak biltzen dituen liburua aurkeztu zuten ostiralean Faktorian. Josu Urrutikoetxea. Belaunaldien arteko katebegia izenburupean Fernando Alonso idazleak ondu du argitalpena.
Gure Aukera elkarteak antolatu zuen ekitaldia eta 70 lagun baino gehiago biltzen hasi ziren arratsaldeko 18:30ak aldera. Urrutikoetxearen lagunak asko, aurkezpenarekin hasi aurretik berarekin bideodei bitartez hitz egiteko parada izan zuten bertaratutakoek.
Andoni Murgak gidatu zuen ostean Alonso eta Urrutikoetxearen arteko solasaldia. Bien artean, liburuaren idazketa prozesua zein bertan kontatzen diren gertakariak gogoratu zituzten bi orduz luzatu zen elkarrizketan.