Modu arrakastatsuan abiatu zituzten atzo sanprudentzioetako ospakizunak Rakataplako kideek. Haurrentzako puzgarri eta jokoak atondu zituzten Herriko plazan, eta eguerdian ekin zioten urteroko barraskilo kazolak banatzeari, herritarren ilara luzeak sorraraziz.
Ondoren, euskal dantzen erakustaldia eskaini zuten, Akelarre taldeko kideen eskutik.
Dena den, Rakaplaren ekintza izarra gaur gauean izango da. Hamarretan abiatuko dute erretreta eta handik bi ordura Herriko plazan bilduko dira, danborren hotsekin udaletxeko ikurriña altxatzeko.
Argazkiak: Miguel Brizuela