Gaur arratsaldean eman diete hasiera Gardeako jaiei. Laudioko auzo horretako Garayo eta El Resbalon taberna historikoak ekarri dituzte gogora hasiera ekitaldian, bi establezimendu horietan aritutako bizilagunak arduratu baitira pregoia irakurtzeaz.
Hitzartze hunkigarria egin dute plazako oholtzatik, eta jarraian piztu dute lehen suziria. Joselu Anayak taldeak lehen akordeak jo ditu jarraian, festari paso emanez.
Igandera arte luzatuko dira ospakizunak auzoan. Hemen ikusi daiteke larunbateko egitaraua eta hemen igandekoa.