Kultur sorkuntza Aiaraldean

Kaliforniako Mammoth Lakes Film Festivalean egongo da Josu Vaquerizo maiatzean

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 4a

Josu Vaquerizo zinema zuzendaria, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Zuzendari laudioarrak oso ospe ona duen zinema jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso du, bere The Glass Magazine filmak hautatu baitute proiektatzeko.

Josu Vaquerizo Britaina Handian bizi den zinemagile laudioarra gonbidatu du Mammoth Lakes Film Festival jaialdiak, aurtengo edizioan parte har dezan. Maiatzaren 20tik 25era bitartean egingo dute ekimena eta Kaliforniako toki menditsuan (ekialdeko mendizerran) izango da, non eski estazioa dagoen.

Zuzendariak ezuste atsegina izan du, festibalak oso balorazio positiboak baititu zinemaren munduan. Azken urteetan, besteak beste, Robert Pattison antzezlearen Damsel filma aurkeztu dute bertan, baita Netflixen Abducted in Plain Sight dokumentala ere. 

Movie Maker Magazine aldizkariak jaialdi onenen artean izendatu du hainbat urtez eta antolatzaileek eurek zabaldu dute zinema industrian harremanak egiteko toki egokia dela.

'The Glass Magazine'

Vaquerizok lehian izango duen pelikula The Glass Magazine izango da. 42 minutuko fizkiozko filmak musika esperimentala sortzen duen neska bat du protagonista eta zuzendariak aipatu du "bizitza alternatiboetan sartzeko" balio duela.

Dena den, ez da, berez, pelikula hori Ameriketako Estatu Batuetan ikusiko den lehen aldia. Izan ere, iaz saria jaso zuen herrialde horretan.

Hurrengo lana

Sariak sari eta gonbidapenak gonbidapen, laudioarrak ez du denbora galdu azkenaldian eta jadanik film berri bat prestatu du. Karen Nikgol: Tropic of Cancer da bere izenburua eta Oslon bizi den artista irainiar bati buruzko bi orduko dokumentala da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide