EAJren ustez, Aretako Kultur Etxeko erabilera komunitarioa eta tabernaren kudeaketa banatu behar dira lagapen hitzarmenean

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 17a

Aretako Kultur Etxearen aurrean egindako ekitaldietako baten irudia. / Aiaraldea.eus

EAJk oharra zabaldu adierazteko EH Bilduk proposatutako lagapen eredua ez dela egokia eta aipatu du erabilera komunitarioa eta tabernaren kudeaketa ezberdindu beharra dagoela.

EAJ ez dago ados udal gobernu taldeak aurkeztutako planteamenduarekin Aretako Kultur Etxeari dagokionez. Izan ere, jeltzaleen ustez, Aretako Talde Kulturalaren kultura- eta gizarte-jardueren kudeaketa argi eta garbi bereizi behar da tabernaren funtzionamenduarekin lotutako eredutik.

Jeltzaleek honakoa erantsi dute: "Espazioaren kudeaketa komunitarioa eta ostalaritza-jarduera gai desberdinak eta osagarriak dira, eta tresna desberdinak behar dituzte. Biak bat-bateko formula bakarrean nahasteak segurtasunik eza sortzen du, eta beste udal eta ostalaritza espazio batzuekin konparatzeko bidegabekeriak sor ditzake, K.I.K.E. Aretako talde kulturala elkarteari berari kalte ekonomikoak eragiteaz gain".

EAJren iritziz, EH Bilduk proposatutako lagapen hitzarmenak lan gehiago behar du: "Kontua ez da lokal bat irekitzea soilik; proiektu egonkor bat sortzea da, parte hartuko duena eta etorkizuna izango duena. Eta horretarako plangintza, elkarrizketa eta borondate politikoa behar dira".

Halaber, Maite Cortazar zinegotziak defendatu du bere taldeak aurreko legealdian egindako kudeaketa. "EAJ-PNVk eraikinaren titulartasuna berreskuratzea lortu zuen, eta hori ezinbestekoa da herritarrei eta haien elkarteei irekitako kudeaketa-eredu baterantz aurrera egin ahal izateko. Gainera, irisgarritasun-hobekuntzak, espazioaren egokitzapenak eta taberna-zerbitzua gaitu ahal izateko sukalde baten instalazioa bultzatzen ditugu", azaldu du jeltzaleen ordezkariak.

Urte ugariren ondoren, eta udal teknikarien iritzi aldaketa barne, Aretako Kultur Etxea behin betiko erregulatzeko urratsak ematen ari da udal gobernu taldea azken hilabeteetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide