Hemen gaude zuzenean Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastaren atal berri batean, eskualdeko aktualitatea jorratzeko prest.
Aste honetan ez dugu gaurkotasun instituzionala izango ardatz, politikaren esparrutik aldendutako bi gai izango baititugu hizpide. Alde batetik, Mendiko Eskolako guraso eta irakasle bat izango dugu gurean, larunbat honetan ospatuko baitute Amurrioko ikastetxe horren 55. urteurrena. Bestetik, Laudio Atletismo klubeko kide bat gonbidatuko dugu, igandean izango den 10k probari buruz mintzatzeko.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.