Lan heriotzen aurkako aldarri isil bezain ozena Laudioko kaleetan barrena

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 10a

Vibrantzen eztanda egin zuen eta langile baten heriotza eragin zuen labeak aurretik arazoak zituela salatu dute mobilizazioaren amaieran.

Ehunka lagun batu dira atzo Aretako Vibrantz fabrikan gertatutako lan heriotza salatzeko eginiko mobilizazioan. Isilik zeharkatu dute Laudioko herrigunea. Ondoren, Herriko plazan, minutu bateko isilunea eta beste minutu bateko txalo zaparrada eskaini diote hildako langileari. 

Elkarretaratzean azaldu dutenez,  gas naturala erretzeko labe batean mantentze-lanak egiten ari zirela gertatu zen istripua, eta nabarmendu dute azpiegitura horrek arazoak zituela aurretik. Horren aurrean, “gertakariak sakon ikertzea eta zer gertatu den argitzea” exijitu dute.

Horrez gain, bitarteko gehiago behar direla aldarrikatu dute, halakorik berriz gerta ez dadin, “ez Vibrantzen, ez Laudion, ez Aiaraldean, ez beste inon”. Gauzak hala, “erantzukizuna eta ahalik eta inplikazio handiena” eskatu diete “enpresari, Osalani eta erakunde eskudun guztiei”.

Salatu dutenez, “enpresen erabakien, prebentzioaren murrizketen eta erakundeen kontrol faltaren emaitza” dira lan heriotzak. “Gehiago ikuskatu behar dute, hobeto kontrolatu eta prebentzioa benetan bete dadin eskatu. Kontrolik eta zaintzarik ez badago, zigorrik ez badago eta baliabide nahikorik ez badago, prebentzioa hitzetan geratzen da”, ohartarazi dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide