Lau egun Aretako herri izaera aldarrikatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko ekainaren 29a

Aretako Kultur Etxetik jaurtiko dute txupinazoa, uztailaren 24an. / Aiaraldea.eus

Aretako nortasuna aldarrikatuko dute beste behin ere Aretako jaiek. Uztailaren 24tik 27ra luzatuko dira jaiak, eta Barrrk, Ximena eta Ziztada&Rlantz arituko dira, besteak beste.

Bizilagunen arteko harremanak estutu eta Aretako herri izaera indartzeko baliatuko dituzte beste urte batez Aretako jaiak. Jai Batzordeak hilabete luzeak eman ditu festetako programazioa osatzen, adin eta gustu guztietako herritarrentzat gozagarri.

Urtero bezala uztailaren 24an jaurtiko dute festetako lehen suziria, Aretako bihotza den Kultur Etxeko balkoitik. Aurten ARATE elkarteak izango du txupina pizteko ardura.

Jai-giroak, ordea, aurretik ere hartuak izango ditu Aretako kaleak. Izan ere, paella txapelketa, gazte bazkaria eta kalejira egingo dituzte Kultur Etxeko ekitaldi protokolarioaren aurretik. Ohi bezala musika eskaintza oparoa izango da txosnaguneko oholtzan. Aurtengoan presentzia nabarmena izango dute eskualdeko arrastoa duten taldeak: Barrrk edota Ziztada & Rlantz, esaterako. Igandean Ximena laudioar gaztea igoko da eszenatokira. ETB 1eko Ztanda saioan parte hartzen ari da Ximena, eta Aretako Jaietako kontzertua baino lehen ziur ebatzita egongo dela zer nolako emaitza lortu duen telebistako lehiaketa horretan.

Aretako Jai Batzordetik jai herrikoien aldeko apustuan berretsi dira berriro ere, eta "gaueko eskaintzatik haratago" ekintza guztietan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

EGITARAU OSOA 

Uztailak 24, ostirala

11:00 // XIII. Paella Txapelketa
14:00 // Paella Txapelketako sari ematea
15:00 // Gazte Bazkaria, AGAk antolatuta
17:00 // Party and Go
19:00 // Pregoiaren irakurketa eta txupinazoa
19:15 // Buruhandi eta hankaluzeak
19:15 // Kalejira Aretako Txistulari eta trikitilariekin
21:00 // Kontzertuak: Graffiti taldea, Zaunka, Muxutruk Erromeria eta Aretako MJ

Uztailak 25, larunbata

09:00 // XIII. Alpitxura igoera
10:00 // Marmitako Txapelketa
11:00 // Ping-Pong txapelketa, bikoteka
12:00 // Igel-toka Aratz tabernan
13:00 // VII. Omenaldia Aretako Txistulariei
13:00 // Laudioko Arloteen bisita
14:00 // Marmitako Txapelketako sari ematea
17:00 // Bolo arabar txapelketa
17:30 // Apar Festa Santa Ana Nagusien Klubean
18:00 // VIII. Areta Trail Lasterketa
18:05 // III. Trail Txiki
19:30 // Pintxo dastaketa
21:00 // Parrillada herrikoia
22:30 // Kontzertuak: Ziztada&Rlantz, Barrrk eta Iratzar Erromeria

Uztailak 26, igandea

10:00 // Mugarriei bisita
11:00 // Auto klasikoen erakusketa
11:00 // Artzai txakurren erakustaldia Santa Ana zelaian
12:00 // Santa Anaren omenezko meza
12:30 // Herri kirolak
14:30 // Bazkaria eta 80 urtetik gorakoei omenaldia, Santa Ana Nagusien Klubean
15:00 // Herri bazkaria
17:00 // Petanka herrikoia
20:00 // Kontzertua: Ximena
21:00 // Dantzaldia Santa Ana Nagusien Klubean

Uztailak 27, astelehena

11:30 // Rafa Olabarria esku pilota memoriala, finalak
18:00 // Orduswing, dantzaldia
18:00 // Buruhandiak Galtzagorri taldearen eskutik
20:00 // Bi Hotsak abesbatsaren emanaldia Santa Ana parrokian
21:00 // Aretako buruhandi eta hankaluzeak
22:00 // Jaien amaiera traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide