Ximena irabazle Ztandan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 27a

Musikari laudioarrak bizilagunez inguraturik bizi izan zuen ETB1 kateko talent showaren finala, Laudioko Herriko plazako elizako arkupeetan jarritako pantailatik. 

Ximena gailendu da ETB1 kateko Ztanda talent showan. Atzo emititu zuten finala, eta musikari laudioarraren jarraitzaileek ("ximenistek", alegia) elkarrekin ikusi zuten, Herriko plazako elizako arkupeetan jarritako pantailaren bidez. Bertan egon zen baita ere abeslari gaztea, eta oso eskertuta azaldu da jasotako babes eta berotasunagatik. 

Lehiaketaren fasea amaituta, bere sorkuntza prozesu propioa garatzen jarraituko du Ximenak, disko bat plazaratzeko asmoa baitu, Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide