Paella txapelketarekin hasi dira giroa berotzen Aretan

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 24a

Gaur jaurtiko dute txupinazoa Aretako jaietan, baina ez dute une hori heldu arte itxaron. Kuadrilla ugari batu dira paella txapelketan parte hartzeko eta elkarrekin bazkaltzeko.

Arratsaldeko zazpietan izango da pregoiaren irakurketa eta txupinazoa, Arate elkarteko kideen eskutik. Jarraian kalejira egongo da Aretako Txistulari eta trikitilariekin eta kontzertuak egongo dira gauean Graffiti taldea, Zaunka, Muxutruk Erromeria eta Aretako Musika Jartzaileekin. 

Hemen ikusi daiteke jaietako egitarau osoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide