Kultur sorkuntza Aiaraldean

Kimuak katalogoan sartu da Uxue Derecho protagonista duen 'Aho beltza' filma

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 31

Uxue Derecho 'Aho beltza' filmaren grabaketan. / David Herranz

59 film aurkeztu zituzten katalogoan egoteko eta zazpik lortu dute, horietako bat antzezle laudioarrarena.

Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik ekainean hautatu zituzten Kimuak katalogoan egongo diren zazpi film laburrak eta horietako bat da Aho beltza. Uxue Derecho laudioarra da pelikularen antzezle nagusia eta berarekin Sambou Diaby Okondon bizi den aktorea ere agertzen da.

Hautaketa garrantzitsua da, arestian aipatutako bi erakundeek katalogoko lanak bidaltzen dituztelako munduko film laburren zinema jaialdi garrantzitsuenetara, euskal zinemaren lagin gisa.

Esaterako, eta Uxue Derechok berak Aiaraldea Komunikabideari aurreratu dionez, Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute pelikula.

Aho beltza Zumaian grabatu zuten iaz eta Alba Lozanok zuzendu du, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren babesari esker.

Albiste on ugari Uxue Derechorentzat

Antzezleak Aiaraldea Komunikabideari argitu dionez, oso pozik dago Aho beltzak ekarri eta ekarriko dionarekin eta pixkanaka jakingo denarekin, baina, aldi berean, nabarmendu du arraroa dela, filma ez baita oraindik estreinatu.

Dena den, laudioarrak adierazi du proiektua lagungarria izan dela ordezkaria topatzeko (papera bere kabuz lortu baitzuen) eta asko ikasteko.

Etorkizunera begira, Derechok jarraituko du bere burua prestatzen eta hurrengo ikasturtean antzerkian zentratuko da Madrilen, baldin eta ez bada beste filmerik agertzen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide