Made in Laudio 2026: Datorrenaren pildora txiki bat

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko abuztuaren 3a

Laudio eta laudioarren karikatura satirikoa bueltan da. Aurten ere Made in Laudio esketx laburren proiekzioa eskainiko dute Berakatz Egunean, eta honezkero hasi dira grabaketa lanekin. Datorrenaren aurrerapen txikia aurkeztu zuten Ugarteko Jaietan.

Made in Laudioren edizio berri bat eskainiko dute aurten ere Laudioko Jaietako Berakatz egunean. Ikuskizunak herriaren satira zorrotza bideo laburren bidez eskaintzea du xede. Duela hamabost urte egiten zen ekimena berreskuratu zuen iaz gazte talde batek eta, arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki dute.

Honezkero hasi dira grabaketa eta edizio lanekin, eta datorrenaren aurrerapen txikia eskaini zuten ostiralean Ugarteko Jaietan.

Aurtengo “blockbusterra” ez da Christopher Nolanen Odyssey, oraindik ere iristear dagoen Made in Laudio berrituaren bigarren edizioa baizik. Hitzordua galdu nahi ez izatekotan hartu agenda: abuztuaren 26an, 21:30ean, Txosnagunean. Eta espektakulu gogoz geratzen denarentzat Zumba saioa egongo da jarraian.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide