Urtero bezala, Aiara Dantza Taldearen emanaldiarekin girotu dute abuztuaren 15eko arratsaldea Amurrion. Eguraldia dela eta, Juan Urrutia plazatik San Antonera mugitu dute ekutaldia, baina toki aldaketak ez du arrakasta baldintzatu, ehunka ikusle batu baitira.
Bihar amaituko dira Amurrioko Jaiak. Hemen kontsultatu daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Joane Lozano Landera