Laudio Minbiziaren Kontra egitasmoak azken ezusteko positiboa eman du. Izan ere, The Capaces talde kataluniar famatuak Sorgin tabernan joko du irailaren 19an.
Kasualitatez, Barakaldon arituko dira aurreko egunean eta Dani AFANOC elkartearen sortzailearen lagunak direnez -kontzertuan biltzen den dirua AFANOCera bideratzen dute-, gehitu dira emanaldira.
Gauzak horrela, eta talde orok euren tartea izan dezaten, kontzertuaren ordutegia aurreratu dute eta 18:00etan ekingo diote jotzeari. Antolatzaileen aburuz, horrek murriztuko du bermut saioaren eta emanaldi nagusiaren artean igaroko den denbora.
Edonola ere, ez da izango kartelak izan duen aldaketa bakarra. Delitos Menores taldeko kide baten osasun arazoen ondorioz, Inertzya bandak hartuko du bere tokia.
Gauzak horrela, 15 euroren truke The Capaces, Ragebeat, Lur, Inzertzya, Barbakore eta Ultimo Rekurso taldeak ikusteko aukera emango dute Hardcore Hits Cancer ekimeneko antolatzaileek.