Laudioko igeriketa klubak irekita du ikasturte berriko izen ematea, baita master taldean ere

Maider Ramirez Martin

Laudioko Granja kirolgunean entrenatzen dute igerileku klubeko kideek. / Aiaraldea.eus

Adin eta maila guztietan eman daiteke izena. Interesa dutenek entrenamendu bat frogatzeko aukera ere izango dute.

Irekita dago Laudioko igeriketa klubean izena emateko epea. Maila guztietan eskaintzen du klubak entrenatu eta lehiatzeko aukera, baita master kategorian ere. Interesa dutenek klubeko arduradunekin jar daitezke harremanetan igeriketalaudio@gmail.com helbidean edota 680 404 842 zenbakian

Master taldea

Iaz sortu zuten igerikleta klubeko master kategoriako taldea. Entrenatzen hasi ziren lehenbizi eta urte hasieran ekin zioten lehiaketetan parte hartzeari. Domina batzuk ere eskuratu zituzten txapelketetan, esaterako otsailean Iruñean lehiatutakoan.  

Igeriketaren onurak

Igeriketak dakarren onurak azpimarratu dituzte klubeko kideek. Azaldu dutenez, osasun kardiobaskularrerako ona da, bihotza indartu eta zirkulazioa hobetzen duelako. Gainera, indarra eta tonifikazioa lantzeko eta birika-gaitasun handiagoa eskuratzeko lagungarria den kirola ere bada. 

Estresa murrizten ere laguntzen du igeriketak, ura lasaitzailea delako eta energia ematen diolako praktikatzen duenari. Gainera, klubeko kideek ziurtatu dute giro ona dagoela entrenamenduetan eta kide berriak ezagutzeko aukera paregabea dela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide