Los Sabandeños, JOCAN (Joven Orquesta de Canarias) eta Juan Floristan pianista Victor Pablo Perez zuzendariaren aginduetara jarriko dira hurrengo asteetan Raíces biran. Emanaldi sorta horren Ibai Adrian Codesal laudioarrak joko du gazte orkestrarekin, zeinak 10. urte bete ditu, Los Sabandeñosek 60. urteurrena ospatzen duten bitartean.
Guztira bost kontzertu egingo dituzte:
- Irailak 19: Tenerifeko Auditorioa
- Irailak 20: Fuerteventurako Prestakuntza eta Kongresu Jauregiko Auditorioa
- Irailak 22: Uharteko Auditorioa Tomás Cabrera Martín (La Palma)
- Irailak 24: Palau de la Música Catalana (Bartzelona)
- Irailak 26: Musika Auditorio Nazionala (Madril)
Zuzeneko horiekin 37 kontzertu sinfoniko emango ditu 2026an gazteak eta BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Orquestra Simfònica Sant Cugat, Et Incarnatus Orkestra Sinfonikoa eta Orquestra Simfònica de l 'ESMUC de Catalunya izan dira bere bidelagunak.
Aurtengo lan bizia ez da ezer isolatua, iaz ere erronka handiak izan baitzituen Chicago Youth Simphony Orchestrarekin.