Laudioko EH Bilduko Mahai Politikoak oso positiboki baloratu ditu sanrokeak eta herritarren lana goraipatu du

Erredakzioa

Aurtengo txupinazo eguna./ Aiaraldea

Herritarren parte hartzea eta eraso matxistak salatzeko beharrik ez esatea azpimarratu du EH Bilduko organoak.

Laudioko EH Bilduko Mahai Politikoak oharra plazaratu du bat egiteko udal gobernu taldearen jai balorazioarekin. Organoaren aburuz, kalera ateratzea nahiko zen herrian sortutako giroa ikusteko.

Horrez gain, argitu du, bere ustez, zeintzuk izan diren arrakastaren gakoak. Bere iritziz, aniztasuna izan da: "Antzerkia eta kontzertuak, musika elektronikoa eta klasikoa, Euskal kultura eta nazioartekoa... denetarik ikusi dugu, denetariko ikusleentzat".

Horretarako, EH Bilduren ustez, ezinbestekoa izan da herritar ugariren ekarpena jaso izana egitarauaren prestaketan: "Hau herritar askoren lanaren emaitza da; baita, entzuteko eta elkarlanerako gaitasuna duen udal talde baten lanaren emaitza ere. Parte hartzen duten elkarte guztiak entzunak eta errespetatuak direnean emaitza askoz hobea izaten da".

Azkenik, eta jaietan parte hartzen jarraituko dutela adierazi baino lehen, koalizioak balioan jarri du aurtengo jaietan eraso matxistarik salatzeko beharrik ez dela izan. Pozik agertu ez ezik, Mugimendu Feminista eta Udala ere zoriondu dute horregatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide