Laudioko EAJk "onartezintzat" jo du Udalak hamabi plaza eskaini izana ludotekan

Aitor Aspuru Saez

Lamuza Parkeko eraikinean kokatuko da ludoteka. / Aiaraldea.eus

Oposizioko talde nagusiak aipatu du iaz hobekuntzak egiteko konpromisoa hartu zuela Udal Gobernu Taldeak.

Laudioko EAJk oharra zabaldu du kritikatzeko udal ludoteka zerbitzuak hamabi plaza baino ez dituela eskaini. Jeltzaleek uste dute kopuru hori eskasa dela bi eta hamar urte bitarteko 1.000 adingabe dituen udalerriarentzat.

Hain zuzen, oposizio taldeak honakoa adierazi du Maite Cortazar zinegotziaren bidez: "Iaz itxaropenak sortu ziren familien artean, eta zerbitzua hobetzeaz eta egokitzeaz hitz egin zen. Urtebete geroago, ludoteka bat topatu dugu, eta 12 adingabe baino ezin ditu artatu. Hau ez da familiek eskatutakoa betetzea, berriro iruzur egitea baizik".

Gauzak horrela, EAJk exijitu du plaza kopurua handitzea eta aukerak ematea kontziliazioa errazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide