Porrotx pailazoa eta Yogurinha Borova artista laudioarra egon ziren atzo Faktorian. Ikuskizuna eskaini zuten biek eta Ederrak gara abestia partekatzeko ere baliatu zuten aukera.
Asteazkenean zabaldu zuten kanta sare sozialetan eta mezu positiboak melodia eta doinu elektronikoekin uztartu dituzte.
Umeek eta helduek betetako Faktorian, dena den, ez zen abesti hori soilik entzun, beste hainbat kanta ezagunekin astindu baitzuten publikoa, ortzadarra osatzen duten koloreen bilaketan.
Berez, ez da lehen aldia bi sortzaileek arnasgunearen oholtza hartzen dutela, beste hainbat aldiz ere egon baitira, batera zein bestelako ikuskizunekin.