Antonio Oyarzabal pianista laudioarra Suffolken (Erresuma Batua) dago orain bere disko berria grabatzen. Echoes from the Isles lanak Ingalaterrako, Eskoziako, Galeseko eta Irlandako XIX. eta XX. mendeko emakume konpositoreen obrak berreskuratuko ditu, zazpi entitateren babesarekin.
Vaughan Williams Foundation-ek, Royal Philharmonic Society-eko RPS Ambache Fund-ek , Francis Routh Trust-ek, John Ireland Charitable Trust-ek eta Finzi Trust-ek babestu dute ekonomikoki egitasmoa.
Proiektuaren helburua bada azaleratzea aipatutako lurraldeetan zegoen emakume konpositoreen sarea. Horretarako, bi disko grabatuko ditu musikari laudioarrak.
Guztira, 25 emakumeren sorkuntzak berreskuratuko ditu eta, horien guztien artean, Elizabeth Maconchyren konposizio ezezagun bat azpimarratu du Oyarzabalek berak.
Ez da lehen aldia musikariak hainbat emakumeren lanak berpizten dituela. Aurretik ere egin du antzeko lana, La muse oubliéediskoan kasu.