Jende mordoak parte hartu du Parkea Kultura Topagunearen inaugurazio historikoan

Erredakzioa

Egun oso berezia izan da gaurkoa Laudion, borroka luzearen ondoren, Parkea Kultura Topagunearen inaugurazioa egin baitute. Performance parte hartzaile eta herrikoia prestatu dute horretarako eta jende andana bertaratu da parkean.

Hamarkada bat baino nabarmen gehiago igaro da Lamuza parkearen aldeko borroka hasi zenetik eta bultzada horren indarrak tokia eraberritu ez ezik, izen eta funtzionamendu berriak ere ekarri ditu tokira. Parkea Kultura Topagunea izango da hemendik aurrera eta bestelako harremanak ezarri nahi dituzte barruan.

Baina hori guztia burutu baino lehen, gaur inaugurazioa egin dute. Jende mordoak parte hartu du horretan eta Ainize Gastaka alkateak egin die harrera herritarrei. Udalburuak animatu ditu laudioarrak, kultura azpiegitura berria erabil dezaten.

Edonola ere, inaugurazioaren elementu bereziena sortu duten giroa bera izan da. Kandelak banatu dituzte, mokadua eskaini dute eta antzezleak aritu dira bertaratutakoekin harremanetan, argiekin jolasten eta parkeak berak historian zehar izan duen bilakaera islatzen, gaurko egunera heldu arte.

Soka laukote batek bete du airea bere soinuarekin eta ezustean, Kultura Etxea izandakoaren argi guztiak piztu dituzte (morez) eta ateak ireki dituzte parez pare, laudioarrek barrutik ezagutu ahal izateko gaurtik aurrera eurentzako kultura birikia izango dena.

Argazkiak: Naia Vallejo Torres

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide