Parkean eta Elexalde kaleko lokalean erakusketa bana egingo ditu Kulturlabek Jose Ramon Ais eta Arantza Escondrillas laudioarrekin

Aitor Aspuru Saez

Jose Ramon Ais laudioarra./ Kulturlab

Arantza Escondrillas eta Jose Ramon Aisen lanak ikusgai egongo dira.

Parkea Kultura Topagunearen inugurazioan eta bultzadan parte hartu eta gero, Kulturlabek ez du bere jarduna eten eta urrian bi ekitaldi deitu ditu. Bat parkean bertan izango da eta bestea Elexalde kaleko lokalean.

Kultura Etxeko Berrikuntza Aretoan Gauean dir-dir egiten dute (Brillan en la noche) bideo-instalazioa jarriko du ikusgai Jose Ramon Ais artistak. Zehazki, Aisek Kuban egindako egonaldiaren emaitza da ikus-entzunezko proiektua. 

Sortzaile laudioarrak 90eko hamarkadatik hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du eta berak bakarrik ere bederatzi aldiz eskaini du bere lana. Gainera, beka ugariren irabazlea izan da hamarkada hauetan. 

Artista ezagutzeko aukera paregabea egongo da urriaren 22an egileak berak azalduko baitu proiektua nola garatu zuen, 18:30ean Berrikuntza Aretoan bertan izango da hitzordua eta abenduaren 23ra arte bisitatu ahalko da.

Horrez gain, kulturlab egitasmoak Elexalde kalean dagoen lokala ere elikatu dute eta Arantza Escondrillas izan da hautatua horretarako. Laudioarrak margoketa eta marrazketa uztartuko ditu eta urriaren 23tik aurrera bisitatu ahalko da lana.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide