Astebete igaro du Paxkal Irigoyen Etxeberri musikariak Kultur Faktoriako Sormen Egonaldian. Laudioko Industriagunean kokatutako euskararen pabilioian bizitzen egon da Nafarroa Behereko sortzailea, eta bertan garatu duen sormen prozesuaren emaitza plazaratu zuen atzo, dozenaka herritarren aurrean.
Irigoyenekin, dagoeneko lau dira ikasturte berrian Kultur Faktoriako Sormen Egonaldietan parte hartu duten sortzaileak. Azaroaren 21ean amaituko da zikloa, Arte eman festarekin.