Igor Arzuaga agurtuko dute bihar Aretan arratsaldeko zortzietan

Aitor Aspuru Saez

Igor Arzuaga Gumuzio, artxibo irudi batean. 

Senideek elizkizuna deitu dute Aretako Santa Ana parrokian 20:00etan eta lagunak gonbidatu dituzte azken agur horretan parte hartzera.

Atzo zendu zen Igor Arzuaga Gumuzio musikari aretarra eta familiak aukera emango die lagun eta ezagunei azken agurra egiteko. Bihar, osteguna, 20:00etan izango da Aretako Santa Ana parrokian.

Arzuaga eta Gumuziotarrek azaldu dute Igorren erabakia izan zela Aretan elizkizuna egitea, bere aitak egin zuen bezala. Horregatik, hain zuzen, jende oro hara joatera gonbidatu dute, azken agur jendetsua izateko.

Artistaren heriotza ez da oharkabean igaro. Berria egunkariak atzo bertan argitaratu zuen albistea, Naiz hedabideak ere jaso du, beste hainbat hedabiderekin batera.

Aretarraren lagunek ere tartea hartu dute bere bizitza oroitzeko, Mikel Ayllon idazleak, besteak beste. Oier Amorrortu adiskideak ere erretratua argitaratu du story gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide