Isidoro Derecho mendizale laudioarra oroitu dute Austegiarmingo aterpean

Erredakzioa

Dozenaka lagunek oroitu dute Isidoro Derecho Avilan sortutako mendizale laudioarra. Omenaldia eskaini diote Goikogane Mendi Taldeak Gorbeiako Parke Naturalean duen aterpeko soroan.

Goikogane Mendi Taldeko kideek honako testu hau idatzi diote, kronika eta omenaldi gisa:

Igande honetan, urriak 25, udazken koloreak gure basoak nabartzen dituen garaiotako eguzki zuri epelarekin, Austegiarbinera igo gara, Isidorok ehunka aldiz egin izan zuen bezala, berari azken agur egitera. Ehun bat mendizale elkartu gaitu beraren betirako joan behar lasterrak.

Laster joan zaigu beti lasterka ibiltzen zen Isidoro Derecho, tontorrik sakonena azken hatsa huela. Gazte ez, sasoiko bai, joan zen eta ez dukegu inoiz zahar irudikatu. Haren errautsak Avilatik zazpi senidek ekarri eta agin gazteari eman dizkiogu, on egingarri.

Egitaldia Aiaraldeko trikitilariek albokariarekin hasi dute, alaiki ohi legez edo areago, mendian ogitartekoa bezala gure soinua eta doinua gozoago. Ondorean, hiru lagun, Joancar, Kepa eta Juanjo -Manoliren ahotik- mintzatu dira, Isidororen izaera eta bizitza azalduz. Bildutakook, Laudio, Aiara, Amurrio, Arrankudiaga, Orozko eta Puerto Castilla herrietatik etorriok, Xalbadorrena kantatuz bukatu dugu, Agur Jaun-andereak ereserkia txistuz Olgak jo eta gero. Goikogane mendizale taldeak, oskarbi zabalean txixka-mixka batzuk eskaini ditu, etxera beharrak jo arte esku-hartzaile guztiak solasaldia gozatzen ari bitartean.

Argazkiak: Joseba Amondo

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide