Jose Mari Ibarbiaren omenaldiarekin abiatu ditu Laudioko Mikologia Elkarteak aurtengo jardunaldiak

Erredakzioa

Atzo Kasinoan egin zion elkarteak omenaldia Jose Mari Ibarbiari, aditu eta taldeko kide garrantzitsua izan baitzen. Aste honetan ekintza gehiago prestatuko dituzte.

Jose Mari Ibarbiaren omenaldiarekin abiatu dituzte Laudioko mikologia jardunaldiak. Izan ere, Ibarbia herriko mikologia elkarteko kide oso garrantzitsua izan zen eta urte luzez, gainera.

Izan ere, laudioarra mikologo erreferentziala izan zen eta, atzo oroitu zuten moduan, Roberto Lotina mikologo famatuaren lagun handia izan zen.

Hori gogoratzeko 12:00etan batu ziten atzo Kasinoan. Cristobal Burgosek osatutako proiekzioarekin eta Laudio Mikologia Elkarteko kideen hitzartzeekin ezaugarritu zuten ekitaldia. Ibarbiaren senideak eta lagunak elkartu ziren eguerdian eta familiak oroigarria ere jaso zuen. 

Ekintza hunkigarri horrekin hasi dituzte aurtengo jardunaldiak eta bihar jarraituko dute 19:00etan Zeru Txiki txokoan La Posada jatetxeko sukaldariaren erakustaldiarekin.

Ostegunean dastatze saioa egingo dute ordu eta toki berean eta larunbat goizean ziza eta onddo sailkapena eskainiko dute elkartearen behin-behineko gelan.

Azkenik, igandean aleak ikusteko, marrazki lehiaketan parte hartzeko, pintxoak dastatzeko eta Ibai Garciaren fosil erakusketa ezagutzeko beta emango dute, 10:00etatik aurrera Herriko plazan.

Argazkiak: Txomin Egiluz Sagastizabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide