Galderak egitearen artea irakasteko proposamena eramango diete hezitzaile eta ikasleei azaroaren 7an

Aitor Aspuru Saez

Jose Antonio Fernandez Bravo, artxibo irudi batean. 

Beste urte batez, Aiaraldeko ikastetxe publikoek trebakuntza saioa antolatu dute irakasleen didaktika eta pedagogia ereduak hobetzeko.

Aurreko urteetan egin bezala, eskualdeko ikastetxe publikoek Hezkuntza Praktika Hobetzeko Prestakuntza Proiektuaren inguruan batu dituzte indarrak eta goiz osoko trebakuntza saioa eskainiko dute azaroaren 7an, larunbatean.

9:30ean hasiko da jarduera Laudioko Kasinoan eta 13:30ean amaituko dute. Hizlaria Jose Antonio Fernandez Bravo matematiken irakaskuntzan aditua izango da. 120 entzule hartuko ditu ekimenak, gehienez. 

Berez, Fernandez Bravok ospe handia dauka irakasleen artean pedagogia berritzailea proposatzen duelako. Izan ere, ikasleek erantzun beharreko galderetan oinarritu ordez, ikasleek eurek itaunak egitea sustatzen du.  

Eredu horrekin honako helburu hauek bilatzen ditu:

  • Ikasleekin elkarrizketa aberasgarriagoak sustatzea.
  • Jakin-mina eta ikasteko gogoa piztea.
  •  Ikasgelan eta etxean egiten diren galderen kalitatea hobetzea.
  •  Pentsamendu-prozesuei laguntzea, erantzun guztiak berehala eman gabe.
  •  Ikasleen autonomia handiagoa sustatzea.
  •  Ikaskuntza-egoera parte-hartzaileagoak eta esanguratsuagoak sortzea.

Hezitzaileen kalitatea hobetzea xede

Ikastetxe publikoek antolatzen dituzten saio hauen bitartez eskualdeko hezkuntzaren kalitatea hobetzea eta ikasle guztien garapen integrala sustatzea dute helburu. Hainbat edizio antolatu dituzte jadanik eta besteak beste, psikologoak ekarri dituzte jardunaldietara, ongizate emozionala ere erdigunean jarrita.

Hala eta guztiz ere, ekitaldia irekia da, ez baita beharrezkoa irakaslea izatea parte hartzeko. Ikasleak eta senideak ere bertaratu daitezke. Hori bai, aurretik izena eman behar dute hemen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide