EAJk Bozeramaileen Batzordea deitzea eskatu dio EH Bilduri, Latiorron ostiralean gertatutako suteari buruzko informazio guztia emateko

Erredakzioa

Laudioko EAJko kideak. / EAJ

Jeltzaleek ezagutu nahi dute zein neurri hartu dituen udal gobernu taldeak eta informazio guztia jaso.

Laudioko EAJk prentsa oharra zabaldu du udal gobernu taldeari premiazko Bozeramaileen Batzordea deitzea exijitzeko, ostiralean Latiorro auzunean gertatutako sutea dela eta. Zehazki, oposizioko alderdiak jakin nahi du zein neurri hartu dituzten bizilagunei eta segurtasunari begira.

Alderdi jeltzalearen ustez, kezkagarria da udalerrian sortzen ari den egoera, eta kezkatuta dago horrelako gertaerek auzoetako bizikidetzan eta lasaitasunean izan ditzaketen ondorioengatik.

Aldi berean, kritikatu du EH Bilduko Udal Gobernuak ez diela eman oposizioko taldeei gertatutakoari, egindako jarduerei eta hartzen ari diren neurriei buruzko informaziorik.

Izan ere, jeltzaleek informazio guztia jaso nahi dute sutearen kausei eta inguruabarrei buruz, larrialdi-zerbitzuekin egondako koordinazioaren inguruan eta kaltetutako pertsonen eta bizilagunen egoerari egiten ari zaion jarraipenaren harira. 

Halaber, alderdiak eskerrak eman dizkie larrialdian parte hartu zuten profesional guztiei, bereziki Udaltzaingoari, Ertzaintzari, suhiltzaileei eta osasun-zerbitzuei, "egoera artatzeko eta pertsonen segurtasuna bermatzeko egin duten lan, profesionaltasun eta jardun azkarragatik".

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide