Javi Gil zuzendari laudioarraren El gilipollas del día filmak ez du bere ibilbidea eten. Iaz egin zuten pelikula eta Belchiteko zinema lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen lehenik eta behin. Gero Castillo de Jaraba jaialdian Alto Jalón atalean jaso zute aitortza eta horrek ate gehiago ireki dizkio.
Izan ere, bihar Ikuska Pasaiako zinema jaialdian proiektatuko dute pelikula. Gauguasa sailaren barruan izango da eta umorezko beste sei film sariturekin batera proiektatuko dute.
Horrez gain, Zaragozako zinema jaialdian ere ikusteko parada egongo da azaroaren 24an, asteartea. Izan ere, gogoratu beharra dago Javi Gil AP-68 taldeko zuzendaria dela, baina horren barruan Aragoiko kideren bat ere badagoela eta horrek ireki die atea.