Argazki bakoitzaren atzean begirada berezi bat eta istorio bat daude. Horren adibide garbia da Santi Yaniz Aramendia, Laudioko argazkilari eta kazetaria. Urte luzez, Euskal Herriko paisaiak, natura, arkitektura eta herrietako bizimodua islatu ditu bere kameraren bidez, eta hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu. Bere ibilbidean, mendiko kazetaritzak ere garrantzi handia izan du, 1997an Bizkaia-Everest espedizioan parte hartu baitzuen argazki- kazetari gisa. ETBko La mirada mágica saioari esker, Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko aukera ere eman zigun. Baina argazkien eta bidaien atzean dagoen pertsona ezagutzea falta zaigu oraindik. Bere bizipenak, hastapenak eta urte hauetan guztietan ikasitakoa gertutik ezagutzeko eseri da gurekin.