Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak (aurrerantzean Aiaraldea) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.
Aiaraldea.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; Aiaraldeak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. Aiaraldeak aiaraldea.eus web-gunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.
AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEA
Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Aiaraldea-renak dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira Aiaraldea-ren jabetzakoak.
Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Aiaraldeak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.
Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita harremanak@aiaraldea.eus helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea. Nerbioi 12, behea 01400 Laudio (Araba).
Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, Aiaraldea ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.
Aiaraldea Komunikabideak ez du beregain hartzen elkarrizketetan, iritzi artikuluetan ez eta Komunitatea atalean argitaratutako edukien erantzukizuna.
Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.
Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Aiaraldearen arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Amurrioko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.