Apirilaren 6an izan zen sari banaketa Madrilen eta Ainhoa Ulibarri finalista izan zen. Albert Jovell Sariak izen bereko sendagilea gogoratzeko sortu zituzten eta aurtengoa V. edizioa izan da. Minbizia pairatzen duten lagunei ahotsa ematen die elkarte antolatzaileak.
Sarien helburua da aitortzea minbiziaren aurkako borrokan egindako ahaleginak, bereziki, osasun publikoaren eta gaixoen eskubideen defentsan. Ainhoa Ulibarri onkologiako osasun langile garrantzitsuen kategorian izendatu zuten, gaixoen bizi kalitatea hobetzen laguntzeagatik.
Okondoarraren kategorian saria Mariano Provencio Pulla onkologoarentzat izan bazen ere, Ainhoa Ulibarrik nabarmendu du garrantzitsua dela finalisten artean egotea erizainek gauzatutako ikerketa eta azpimarratu du gainerako bi onkologoak erreferente direla ikerkuntzan zein klinikan eta horrek balio gehiago ematen diola aitorpenari.