10 hilabeteko espetxe zigorra eta 100.662 euroko isuna onartu dituzte 3 akusatuk Okondoko COBAR Zalditegian 25 animali gosez hiltzeagatik eta laugarren epaitu batek absoluzioa eskuratu du. Animalien aurkako tratu txar jarraitua eragiteagatik, dena den, zigortuak ez dira kartzelara joango.
Edonola ere, salatuek ezingo dute 2 urtez animaliekin harremanik duen negoziorik izan.
Kasua 2014ko maiatzean plazaratu zen, Animalien Babeserako SOS Bilbao elkarteak salatu zuenean Okondon hainbat animali guztiz utzita zituztela jabeek.