Ametsuts elkarteko egoitza erasotu dute margoketa bidez. Okondoko alderdi guztiek salatu dute gertaera adierazpen instituzionala plazaratuta.
Alderdien salaketa
Batetik, "zuzeneko erasotzat" jo dute kultur etxeko eraikinean pintaketak agertzea. "Eraso guztien kontra gaude". Hori dela eta, elkartasuna adierazi diete emakume elkarteko kideei: "Ezerk ez du justifikatzen horrelako erasoa jasatea. Gainera, Emakume elkarte baten kontrako eraso matxista izan da, eta Okondon ez dugu eraso matxistarik onartzen".
Zentzu horretan, Ametsuts elkartearen lana aitortu dute, "herriko gainerako eragileena bezala". Gauzak hala, Okondon errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jarrerak bultzatzeko beharra azpimarratu dute, "erasoak baztertuz eta salatuz".