Okondon ebatziko da Arabako Kros Txapelketa urtarrilaren 21ean

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urt. 8a, 07:00

Laudion egin zen iazko edizioa. / Jakue Aranburu Ribado

300 kirolari inguruk parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Okondon izango da Arabako Kros Txapelketaren aurtengo edizioa urtarrilaren 21ean. 10:00etatik 13:00etara egingo dira lasterketak igerilekuen eta futbol zelaiaren artean dauden zelaietan. Laudioko Atletismo Klubak antolatu du norgehiagoka. “Okondon zelai onak topatu ditugu, eta udalak erraztasun ugari eman dizkigu”, azaldu du Alberto Talledok.

Klubaren presidenteak azaldu du “kategoria guztietako” kirolariak neurtuko direla kirol-proba horretan, “eskola kategoriako federatuetatik senior eta beterano kategorietaraino”. Guztira 300 parte hartzaile inguru egotea aurreikusten dute, baina irekita dago oraindik izena emateko epea.

Bigarren postua helburu
Laudioarrak ez dira antolakuntzara mugatuko, klubeko hainbat kidek hartuko baitute parte txapelketan, “atletismo eskolako guztiek eta 40 federatuk”. Argi dute zeintzuk diren euren aurkariak: Gasteizko Alimco eta La Blanca taldeak. “Nahiko zail ikusten dugu lehengoari gailentzea, bigarren postua lortzen saiatuko gara”.

Laudion egin zen Arabako txapelketa iaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide