Okondoko La Ventilla tabernatik gertu jazo da istripua eta Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen. Bi anbulantzia ere bertaratu dira gidariak artatzera. Zaurituetako bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Bi istripu egun bakarrean
Hau da gaur Aiaraldean gertatu den bigarren istripua. Lehena eguerdian gertatu da, Arakaldon. Herri horretako alkatea den Jabi Asurmendik sare sozialen bidez adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi dituela "BI-625 errepideko trafikoa arinduko luketen bi eskaera": AP-68 autopistarako hobariak ematearena eta Urduña eta Bilbo lotuko lituzkeen bidegorria egitearena.