Okondoko zelaiek hartu dute gaur Arabako Kros Txapelketa. Eguraldiak eutsi egin dio eta lehia bizia izan da bertan.
Aiaraldearrak protagonista
Ibon Sanchez laudioarrak bigarren postua eskuratu du, txapeldun izatetik segundo gutxira. "23 urte azpiko" kategorian Unai Isasik jantzi du Arabako txapela. "20 urte azpiko" kategorian, aldiz, Nahia Jaén laudioarra gailendu zen.
Podiumeko bigarren postura igotzea lortu du Pablo Masek, Amurrioko Oinkariak taldeko kidea. Oinkariak Atletismo Taldea izan da, hain zuzen, taldekakoan irabazle, Arabako Txapelketa igarota Amurrion ospatuko den Euskadiko Txapelketa antolatzeko ardura duen taldea.