Jendetza gerturatu zen larunbatean, goizeko lehenengo ordutik, Okondoko Otaola auzora sansebastianak ospatzera.
Duela 15 urte "Los Mortis" taldeak heldu zion jaien antolakuntzari eta Okondoko auzokide guztien artean jakiz eta jai giroz betetzen dute auzoa. Laudioko Arloteak ere aritu ziren eguna alaitzen.