Garmendiarena izango da MMA diziplinako borroka bakarra, gainerako norgehiagokak boxeokoak izango dira. Martxoaren 24an izango da zita. Alabaina, kirolari aiaraldearrak ez du Europan lehiatzeko borrokatuko. Bai,ordea, Kerman Lejarragak. Borrokalari bizkaitarra saiatuko da Ahmed El Mousaouiri Europako Txapelketako txartela kentzen.
Hitzordu jendetsua
Hitzordu jendetsua izango da Bilbao Arenakoa: 8 egunetan 3.500 sarrera baino gehiago saldu dituzte antolatzaileek. Are, milaka gehiago saltzea espero dute.
Kerman Lejarragaren iradokizuna izan da Aratz Garmendia kartelean sartzea, lagun minak eta kideak baitira. Are gehiago, Garmendia omentzeko, Lejarragak bere borroka prakak jantzi ditu promozio bideorako.