“Mindfullness eta helburu pertsonalak”. Gai horri buruzko ikastaroa eskainiko du Okondon Belén Andrések. Bi ordutako bost saio eskainiko ditu idazle eta prestatzaile laudioarrak herriko Kultura Etxean. Maiatzaren 9an izango da lehena, 18:00etatik 20:00etara. Hurrengoak maiatzaren 16, 23 eta 30ean eta ekainaren 6an izango dira.
Okondoko Udalak jakinarazi du haurtzaindegi zerbitzua egongo dela. Interesdunek aurretik eskatu beharko dute zerbitzu hori cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera mezu bat bidalita edo 686587889 telefonora deituta.