Andres Alcalde Okondoko alkate ohiaren epaiketaren atarian, oharra plazaratu du Okondoko EAk. Lur ez-urbanizagarrian eraikitzea baimentzeagatik eraman dute auzitara okondoarra. Fiskalak bi urteko espetxeratzea, isuna eta inhabilitazioa eskatu dizkio.
"EAk derrigortu egin zuen alkate ohia dimititzera", alderdiak ezegokitzat jo zuen ekintza bat dela kausa. "Erabakiaren helburua Udalak iruzur edo ekinbide desegokia egitea saihestea izan zen, eta Andres Alcalderi erantzukizunak modu pertsonalean har zitzala eskatzea", zehaztu dute. Ondorioz, 2009tik ez da EAko kidea Alcalde.
Ildo beretik, "berehalako erantzuna" izan zuela alderdiak nabarmendu dute, Alcalderen ekinbidea alderdiaren Kode Etikoaren kontra zihoala iritzita. "Are, alderdiaren aldetik babes falta izan zuen Alcaldek, berak hedabideetan adierazi bezala; eta horrek alderdian baja hartzera eraman zuen, orduan alkateordea zenak ordezkatuz".