Eusko Jaurlaritza: “Okondoko errekan Leptospirosis brotea dagoela uste dugu”

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abu. 22a, 17:56

Okondoko lau gazte ingresatu dituzte bakterioak eragindako infekzioagatik. Bosgarren kasu bat ere egon da. Guztiak dute osasun egoera egonkorra. 

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, 4 pertsona dira ospitaleratu dituztenak.”17 urteko lau gazte daude uneotan Galdakaoko erietxean ingresatuta”, zehaztu dute. “Lagun talde berekoak dira gazteak, eta abuztuan Okondoko errekan bainatu dira. Horietako hiruren sintomak abuztuaren 13-14an hasi ziren, eta laugarrenarenak atzo”. Sukarra izan dute denek, baina batzuei hepatomegalia, pielonefritisa, miokarditisa eta abdominaletan mina agertu zaie ere. Gazteetako bat Zaintza Intentsiboen Gelan egon da larritasunagatik. Guztien osasun egoera egonkorra da uneotan, erietxean dagoenarena barne.

Neurriak
Mikrobiologikoki baieztatu beharko da bakterioa orain. Bien bitartean, Okondoko Udalari errekaren eremuan oharra jartzeko eskatu diote, jendea freskatzera joaten baita.

Zer da Leptospirosisa?
Leptospira bakteriotik eratorritako gaixotasuna da leptospirosisa. Infekzioa duten abereen txisarekin kontaktuan egotean transmititzen da eritasuna, “moko, sudur edota azalarekin ukitzeagatik”. Osasun Sailaren hitzetan, ordea, oso arraroa da pertsonatik pertsonara kutsatzea. Inkesta epidemiologikoan egiaztatu ahal izan da pertsona horiek Okondo udalerriko ibai-ingurune batean bainatu ziren lagun-talde bateko kideak direla.
Osasunean eragina eta sintomak

Inkubazio aldia 5-14 egun bitartekoa da, nahiz eta hilabetera ere luza litekeen eragina. Sintomak honakoak dira: sukarra, hotzikarak, mialgiak, zefalea, konjuntibako injekzioa… Alabaina, gorputzaren organoek huts egitea ere ekarri lezake, oso gutxitan gertatu bada ere. “Kasuen %90 oharkabean pasatzen dira”. Sintomak jasatekotan medikuarengana jotzeko deia luzatu dute, beharrezko azterketa egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide