Ugalde auzotik Okondogoienako Landeta baserriraino doazen zoladura eta estolderia berrituko ditu Okondoko Udalak. Tokiko erakundeak azaldu du obrak udaberria hasiko direla eta hoiru hilebete iraungo dutela. 360.000 euroko aurrekontua baliatuko dute egitasmoa gauzatzeko, Arabako Foru Aldundiko Foru Planeko diru-laguntza bat baliatuta.
Ez da egiten duten mota honetako lehen obra. Iragan abenduan sarbide berriak eraiki zituzten Aspuru eta Antobeko baserrietan.