Hirix plataformara batu da Okondoko Udala. Modu horretan, herritarrek aplikazio hori mugikorrean jaitsi ahal izango dute udalerrian gertatzen diren gauzen berri izan eta tokiko erakundearekin harremanetan jarri ahal izateko. Kultur elkarteek, kirol taldeek eta merkatariek ere aukera izango dute edukiak partekatzeko.
Play Store edo Apple Storen eskuratu daiteke aplikazioa. Urduñako Udala duela urtebete hasi zen komunikazio tresna hori erabiltzen.