Ostegunean Gran Casino Bilbaon aurkeztu zuten martxoaren 9an egingo den borrokaldia La Casillan. World Tour Fight enpresa taldeak bultzatu du kirol ikuskizuna eta gala eredua jarraituko du, ekimena zabaltzeko.
Be Mad Tv telebistan igorriko dituzte MMA norgehiagokak eta Aratz Garmendia sartuko da kaiolan, besteak beste. Osteguneko prentsaurrekoan Garmendiak ziurtatu zuen dena emango duela eta lehia politak egongo direla. Okondon bizi den kirolariak ez daki gehiegi bere aurkariari buruz, Declan Williams: "Jotzaile ona da, hori bakarrik dakigu".
Prentsaurrekoan Arkaitz Ramos, Wesley de Jesus eta Giorgi Bazanov ere egon ziren. Guztiek ezagutzen dute elkar eta giroa ona izan zen euren artean. Txantxak eta iruzkin umoretsuak ez ziren falta. Hala ere, Bazanov eta de Jesus aurrez aurre egongo dira eta nabarmendu zuten kaiolara igotzean gogor joko diotela elkarri "publikoari errespetua erakusteko".
Duela bi urte baino gutxiago ere telebistan agertu zen Aratz Garmendia: